HEGAN-Basque Aerospace Cluster

Nabarmeneak

Misioa

mision-Hegan.jpg

HEGAN euskal enpresak biltzen dituen irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore aeronautikoaren eta espazialaren ehuna indartzeko, sustatzeko eta bultzatzeko sortutakoa. Espezializazio handiko lanpostuak sortzea, gure gizarteko garapen zientifikoa eta teknikoa bultzatzea eta gure industrian etorkizunera begira aukera zabalagoa eta balio erantsi handiagoa izango dituzten jarduerak finkatzen laguntzea da elkartearen misioa

Ikuspegia

HEGANek EAEko sektore aeronautiko eta espazial osoa ordezkatu nahi du, eta nazioartean erreferentzia izan nahi du kluster elkarte gisa, sektoreko dema estrategikoei lankidetzan oinarritutako erantzuna eskainiz.

Helburuak

  • Etorkizunera begira proiekzioa duen industria finkoa sustatzea.
  • Sektoreko enpresen zeregina sustatuko duten politika bateratuak ezartzea.
  • Industria aeroespazilaren garapenaren esparruan, EAEko Administrazioaren jarduerak orientatzea.
  • Elkarteko enpresen hedapena sustatzea eta nazioko nahiz nazioarteko ekitaldi aeroespazialetan enpresa horien parte-hartzea bultzatzea.
  • Giza baliabideen espezializazioa hobetzea, mintegiak, hitzaldiak eta ikastaroak sustatuz.
  • Gizarte-eragileen eta eragile teknologikoen artean sinergiak sortzea, industria aeroespazialaren lehiakortasuna hobetzeko.

cabecera SICC 750pixeles.jpg

Parque Tecnológico
Isuntza Bidea Edif. 303 -
Zamudio - Bizkaia
Tf. +34 944 318 987
Fax +34 944 317 976 hegan@hegan.com


Eusko Jaurlaritzaren Industri, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak finantzatutako web gunea
QMedia-k eginda

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI