Español  |   Euskara  |   English
Aurkezpena
Heganen Jarduerak
Bazkideen Jarduerak
Munduaren inguruan
Ezker onez
Aurkezpena
Ohore handia da guretzat HEGANeko urteko txostena aurkeztea, eta harrotasunez egiten dugu gainera, beste urte batez ekonomiaren garapenari, eta bereziki aeronautikaren eta espazioaren industriaren garapenari, laguntzen jarraitu duen kolektibo bat ordezkatzen baitugu.

 

Fakturazioa % 10 hazi da 2014koarekin alderatuta, eta Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartean -HEGAN- biltzen diren enpresek 1.935 milioi euroko salmentak lortu dituzte munduan zehar banatuta dituzten planta guztietan, 2015eko ekitaldian. Horrela, sektore honi dagokio Euskadiko industriako BPGren % 6,1.
Esportazioek 1.000 milioi euroko muga gainditu dute hirugarren urtez segidan, eta 1.226 milioi euroko zifrara iritsi dira, fakturazio osoaren % 65era. Alemanian kokatuko enpresak dira lanen helmuga nagusiak, eta, horien ondotik, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan kokatutakoak datoz.
I+G arloko inbertsioari eutsi egin zaio, iazkoen antzeko zifrak izan baitira, parte hartzen dugun programen faseekin bat etorrita, eta 162,5 milioi eurora iritsi da, hots, fakturazioaren % 9,4ra. Zenbateko horren % 86 enpresek autofinantzatzeko egiten duten ahalegin izugarriari dagokio.
Enplegu osoari dagokionez, % 0,9 jaitsi da, atzerrian bereziki, bezeroek lan sorta batzuk murriztu dituztelako. Euskadin, enpleguen kopuruari eutsi zaio, eta 4.225 zuzeneko profesional eta 14.300 zeharkako enplegu baino gehiago ditu.
Gainera, etorkizunari begira eta aireko lineek egindako aurreikuspenen arabera, % 5 haziko da urtero aireko eskaria datozen hogei urteotan, eta hegazkinen produkzioa areagotzea dakar horrek beti.
Epe ertainera eta luzera, aireko lineen eta ekoizleen egoerak esparru egonkor bat eskaintzen du industria aeronautikoa garatzen jarraitzeko, urtero bidaiari kopurua % 5 haziko baita datozen hogei urteotan. Eskari horrek hegazkinen produkzioa areagotzen lagunduko du berriro ere. Datorren hamarkadako igurikimen baikorrak abian diren programa handietan oinarritzen dira, ekoizpen-jarduera handia bermatuko baitute industriaren balio-kate osoan. Horrela, hainbat eraikitzaileren arabera, 2033. urtera arte 100 plazako 32.000-38.000 hegazkin komertzial berri egin beharko dira, hau da: bikoiztu egin beharko da gaur egungo hegazkin-flota. 70 eserlekutik 130era bitartean dituzten eskualdeko hegazkinen alorrari dagokionez, datozen hogei urteotan 6.250-7.000 unitateko eskaria izango dela jotzen da (2014-2033), merkatuan gero eta gehiago diren eskariei erantzuteko eta hegazkin zaharrenak ordezteko.
Logikoki, sektorearen helburua lehiakortasunari eustea eta hobetzea da. Eta, aurrez aurre ditugun erronken artean, sektorearen bilakaera gero eta azkarragoa azpimarratu nahi dugu, gero eta eskakizun teknologiko zorrotzagoak baititu ─aireontzien segurtasun handiagoa, ingurumena gehiago errespetatzen duten hegazkinak, pisu eta kontsumo gutxiagokoak─, eta horrek kate osoari eragiten baitio. Gainera, teknologiaren eta berrikuntzaren esparruetan, Tier-1 mailako lidergoari eutsi behar diogu, eta balio-katea garatu behar dugu eragile guztien ekarpenaren bidez, industria bikaina lortzen laguntzeko. Programa berriak abian jartzeko aparteko neurri finantzarioak izatea, guztion artean lehiakortasuna sustatzeko lan-munduko eragileekin ongi moldatzea, eta aeronautikaren merkatu eta programa berrietan sartuz eta ekoizle handien lana kanporatuz enpresen zorroa zabaltzen jarraitzea dira gure bilakaeran kontuan hartu beharreko beste aldagai batzuk.
HEGAN elkartekook erronka horiei irtenbidea lankidetzan oinarrituta bilatzeko konpromisoari eusten diogu. Orri hauek irakurriz, gonbidapena egin nahi dizuegu irtenbide horiek eta gure bazkideen jarduera nagusiak ezagutzeko.
Mila esker.
Parque Tecnológico
Isuntza Bidea Edif. 303
Zamudio - Bizkaia
Tf. +34 944 318 987
Fax +34 944 317 976
hegan@hegan.com
Web financiada por el Dpto. de Desarrollo Económico
y Competitividad del Gobierno Vasco