Español  |   Euskara  |   English
Aurkezpena
Heganen Jarduerak
Bazkideen Jarduerak
Munduaren inguruan
Ezker onez
Heganen Jarduerak

Duela bi urte adierazi genuenaren ildotik, gogoeta-prozesu estrategiko berri bat lantzen hasi ginen 2012ko udaberrian. 2016. urtera arteko lan-ildoak zehaztu zizkigun prozesu horrek, hain zuzen.

Prozesu bizkor eta eraginkorra izan zen, eta 2012ko udazkenerako jada hautemanda genituen sektorearen erronkak, HEGANek egin zezakeen balio-ekarpena adierazten zuten erronkak, alegia:

  • Balio-katea sendotzea.
  • Zenbait bezerorekin betetzen dugun lekua hobetzea.
  • Sektorea ordezkatzea.
  • Erabaki estrategikoak hartzeko testuingurua eskaintzea.
  • Talentua sortzea, atxikitzea eta erakartzea.
  • Prestakuntza espezifikoa.

Eta bazen ideia nagusi bat ere, horietan guztietan landu beharko zena: lankidetzaren kultura.

Antolamendua ere osorik berrikusi zen, eta, harrezkero, prozesu eta proiektuen bidez lan egiten da. 2015an, eredua berrikusi da, eta honako diagrama hau zehaztu da:

Azken iru urteotan arreta bereziki lehenengo bi erronketan jarri badugu ere, hots, zuzenean bazkideen lehiakortasunarekin lotuta daudenetan, gainerako erronketan ere lan egin dugu –elkar elikatzen dute guztiek–; hauek izan dira, hain zuzen, 2015. urteko jarduera esanguratsuenak:

Balio-katea sendotzea (1E):

  • Berrikuntza Plana: abian da dagoneko, eta 6 gai daude prozesuan. Lan-saio zabalak egin dira Batzar Orokorrean eta AeroTxokon, bai eta lantalde zehatzagoetan ere.
  • Tokiko Balio Katerako Aukerei buruzko Jardunaldiak: itxi da Aernnovaren katearekin antolatutakoa, eta beste bat egin da Aciturrirekin; 54 erakundetako 63 pertsona izan ziren azken horretan.
  • Katean hutsuneak hautematea: 23 hutsune hauteman dira, eta horietan lanean ari gara. Azpimarratzekoak dira: prozesu bereziak (Prestakuntza Saiakuntza Ez Suntsitzaileetan eta Enpresa Talde Berritzaileen Proiektua) eta ekoizpen gehigarria (Enpresa Talde Berritzaileen Proiektua).
  • Ikaskuntza-komunitateak: bi egin dira (lehenengoa, industria-arduradunena, eta bigarrena, gerenteena); parte hartu dutenak oso gustura agertu dira, eta 2016rako beste lau prestatzen ari gara (berrikuntzaren arduradunena, saltzaileena, industria-arduradunen bigarrena eta gerenteen hirugarrena).
  • Kolektiboarentzako irtenbideak: RC Aero aseguruak (8 bazkidek parte hartu dute Compitte irtenbidean, eta baita sektoreko beste 38 enpresek ere; 10 euskaldunak dira).
  • Aeronautikako Fabrikazio Zentro Aurreratua: HEGANek, AFMrekin batera, Aeronautikako Fabrikazio Zentro Aurreratuarekin lotutako Enpresen Elkartearen idazkaritza teknikoaz arduratzeko proposamena egin du.
  • Ihobek sustatutako Basque Ecodesign Center ekimenean eragile dinamizatzaile gisa aukeratua izan zen HEGAN; eta baita kolaboratzaile gisa ere Ikarlanean sarean –Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako sarea-.
Ia bazkideen % 100ek hartu dute parte HEGANek 2015erako 1. Erronka atalean antolatutako jardueraren batean edo guztietan!

 

Erabaki estrategikoak hartzeko testuingurua eskaintzea (4E):

  • Klusterraren Adimen Lehiakorrerako Sistema tresnari etengabe laguntzen jarraitzen dugu.
  • EAQG taldean (European Aerospace Quality Group) parte hartzen ari gara 2003. urtetik.
  • Bazkideei harrera egin diegu unean-unean.
2.000 fitxa igo dira Klusterraren Adimen Lehiakorrerako Sistemara, eta 270 erabiltzaile erregistratu dira!

Zenbait bezerorekin betetzen dugun lekua (2E):

  • Nazioartekotzearen barnean, 4 ekintza burutu dira: taldean parte hartu da Parisko Le Bourget-en eta Bilboko Aerotrends-en (osorik HEGANek kudeatuak); eta baita Bordeleko AIFen eta Municheko Airtec-en ere (Eusko Ganberen ordezkari gisa aritu den Arabako Ganberaren kudeaketa babestuz).
  • Bezero/Herrialde Taldeak: 10 bazkide bildu dira Bezero/Herrialde Taldeak dinamizatzeko: bi talde osatu dira.
Bazkideen hiru laurdenek hartu dute parte HEGANek 2015erako 2. Erronka atalean antolatutako jardueraren batean edo guztietan!

 

Talentua sortzea, atxikitzea eta erakartzea (5E) eta sektoreko prestakuntza espezifikoa sortzea (6E):

  • Talentua biltzen eta prestakuntza eskaintzen duten jardunaldietan eta ekitaldietan parte hartu dugu; Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartearekin (HETEL) elkarlanean jardun dugu, aeronautikako sektorerako Lanbide Heziketako lan-esparruak definitzeko; eta BIZKAIA TALENTekin ere beste jarduketa batzuk koordinatu dira; Bizkaiko Foru Aldundiaren (DFB-BFA) Sustapen Ekonomikorako Sailak bultzatuta eratu zen elkarte hori, Bilbo-Bizkaia-Euskal Herria eremura talentua erakartzeko, elkartzeko eta eusteko.
  • Guztira, bi ikastaro eman dira (ISO9001 eta Ikuskaritza Bisuala; 3 edizio), eta prestakuntza-lantegi bat eman da (Jabetza intelektuala).
  • Klusterraren tresna berriak, hau da, Enplegu Guneak, dagoeneko 230 CV ditu erabiltzaileek kudeatuta eta bazkide guztien eskura.
57 profesionalek parte hartu dute HEGANen prestakuntza-eskaintzan!

Komunikazioa eta ordezkaritza (3E):

  • Ohiko ekintzak: webgunearen mantentze-lanak, sustapen-euskarriak eta Urteko Txostena (2014). Errepresentazio aktiboko hogei bat ekintza egin dira.
  • Prentsa-oharrak, agerraldiak hedabideetan...
  • EACP -European Aerospace Cluster Partnership- ekimen pribatuan modu aktiboan parte hartu dugu.
  • Elkar Ulertzeko Memoranduma (MoU) sinatu da Aeromontreal-ekin, Parisko Airshow 2015en.
Markaren irudiari eta kolektiboaren irudiaren kalitateari eusten diegu!

 

Lankidetzan oinarritutako kultura bat sortzea eta elkartea barrutik hobetzeko beste jarduera batzuk:

  • 2015ean, 8 erakunde egin dira HEGANeko bazkide. Bazkide osoak: BATZ, DOILAN eta KORTA. Bazkide laguntzaileak: EKIN, eta EHUko, Mondragoneko, Tecnuneko eta Deustuko unibertsitateak
2015ean, HEGANek 48 bazkide ditu jada!

HEGAN osatzen dugunok lanean ari gara guztion etxea izan dadin (handiena, txikiena, balio-kateko maila guztiena), elkarlanean garatzen lagunduko diguten konfiantzazko guneak sustatuz, gure lan-esloganarekin bat etorriz bizi gaitezen:
konfiantza+ = lankidetza+ = balio+

Parque Tecnológico
Isuntza Bidea Edif. 303
Zamudio - Bizkaia
Tf. +34 944 318 987
Fax +34 944 317 976
hegan@hegan.com
Web financiada por el Dpto. de Desarrollo Económico
y Competitividad del Gobierno Vasco