Aerotrends 2010
Beste hizkuntzak: English - Espaņol

AEROTRENDS ERALDATUZ

Aerotrends ziklo berriak: Hitzaldien eta Negozio Bileren kontzeptu berri bat, sektore aeroespaziala garatzeko

Duela hamar urte Heganek Aerotrends abenturari ekin zion. 1999tik, eta dagoeneko izan diren bost ediziotan, sektoreko mila profesional inguruk bisitatu dute Euskal Herria, eta antolatutako hitzaldietan eta konbentzioetan parte hartu dute. Guztira, 100 hitzalditik gora eta 650 negozio bilera inguru egin dira, eta esparru aeroespazialean Espainiako negozioen konbentzio nagusi bilakatu da Aerotrends.

2010. urtean krisi orokorra nagusitu da, eta eragina izan du sektorean. Horrek guztiak eta gure zerbitzua hobetzeko ilusioak Aerotrends kontzeptua berraztertzera bultzatu gaituzte, eta praktikoagoa, malgua eta pertsonalizatua den tresna bat sortu dugu. Hitzaldiak nahiz negozio bilerak egiten jarraituko da, eta parte hartzaileen beharretara egokituko dira. Hori guztia eragile gutxiagorekin egingo da, zerbitzu hobea eta ardaztuagoa eskaintzeko.

Hastera goazen etapa berri honetan, Aerotrends (Hitzaldien eta Negozio Bileren Antolakuntza) sektore aeroespazialaren eskura jarri dugu, horrela, guztion artean, sektorearen garapena eta lehiakortasuna sustatzeko. Bitartean, Espainiako Makina Erremintaren Biurtekoa (Bilbo, 10/05/31-10/06/05) aukera aparta izan daiteke berriro elkartzeko.

Elkarlanerako bideak aurkitzeko eta Aerotrends zikloak antolatzeko, jarri harremanetan gurekin honako helbide honetan: mfloizaga@hegan.com

prueba cabeceras aleatorias nueva web_13.JPG

F3.jpg

Tel: +34 944 318 987
e-mail: hegan@hegan.com
www.hegan.com